YT Eat - шаблон joomla Продвижение

Labe Goxo S.L.-REN WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. Helburua

Labe Goxo S.L.-k www.labegoxo.com domeinu-izenarekin identifikatuta dagoen gunea sortu eta eguneratzen du, bertako informazioa erabilera publikokoa izan dadin.

Atarira sartzeak eta bertatik nabigatzeak bere erabilera baldintzak eta legezko informazio guztia erreserba gabe ezagutu eta onartzea esan nahi du.

Aurrez aurre ditugun baldintza orokorrak webgunearen sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzea dute helburu. Baldintza orokorrak zehaztuta izan arren, Labe Goxo S.L.-k aukera izango du zerbitzu espezifikoen erabilera edota kontrataziorako baldintza partikularrak ezartzeko ere. Zerbitzu jakin baten baldintza orokorrak eta bereziak bat ez badatoz, azken horietan azaldutakoari erreparatuko zaio.

Labe Goxo S.L.-ren harremanetarako datuak:
Helbidea: Poligono zumartegi osina kalea 3. 20170 - Usurbil
IFK: B-20622197
Harremanetarako telefonoa: 943 37 09 13
Harremanetarako helbide elektronikoa:

Labe Goxo S.L Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago.

2. Aplikazio-eremua

Labe Goxo S.L.-k Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen www.labegoxo.com Internet atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du lege-ohar honek.

Labe Goxo S.L.-k berezko lege-nortasuna du, Estatuarenetik bereizitakoa. Era berean, ondare propioa, gaitasun juridiko osoa eta bere helburuak gauzatzeko askatasun osoa ditu.

3. Erantzukizuna baztertu

Labe Goxo S.L.-k ahalegin guztiak egiten ditu webgune honetako edukietan izan litezkeen akatsak saihesteko.

Labe Goxo S.L.-k ez du hirugarren pertsonek webgune honen edukiak erabili izanagatik sortutako erantzukizunik bere gain hartzen.

Eskaintzen den informazioa ez da beti osoa, zehatza eta eguneratua izango. Lizitazioen eta legezko testuen kasuan, ez da bermatzen ofizialki onartutako testuaren erreprodukzioa guztiz zehatza izatea.

Labe Goxo S.L.-k emandako informazioa izaera orokorrekoa izaten da, eta ez du inolaz ere aholkularitza profesional edo juridikoaren izaera.

Labe Goxo S.L.-k bere esku dituen baliabide guztiak jarriko ditu atariak etenaldirik ez izateko. Hori bai, ezin du bermatu akats teknologikoak ez izatea, edota atariko edukiak eta zerbitzuak uneoro eskuragarri egotea. Ondorioz, ez ditu bere gain hartzen eskuragarritasun ezak sortutako kalte-galeren erantzukizuna, ezta Labe Goxo S.A.-ren erruz gertatu ez diren deskonexioek, matxurek edota sare gainkargek edo erorketek sortutakoena ere.

Labe Goxo S.L.-k ez du ziurtatzen zure sistema informatikoari kalterik eragingo dion birusik edo beste elementurik izango ez duenik. Labe Goxo S.L. -k ez du birus edo bestelako elementuek sor ditzaketen kalte-galeren inolako erantzukizunik bere gain hartzen.

4. Zerbitzuen harpidetza

Oro har, webgunera sartzeko ez da izena eman behar. Hala ere, litekeena da web orriaren bitartez eskaintzen diren hainbat zerbitzuetara sartzeko harpidetza formularioa bete behar izatea. Kasu horietan, erabiltzaileak ematen dituen datu guztiak benetakoak direla bermatzen du. Era berean, erabiltzaileak emandako informazio guztia uneoro egunerotua izateko ardura eta konpromisoa hartu behar du.

5. Pribatutasun-politika

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu www.labegoxo.com webgunearen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Labe Goxo S.L.-ren titulartasuneko hainbat fitxategitan gordeko direla, helburu hauetarako:

  • Gure webgunearen bidez Harremanetarako emandako baliabideak eman dizkiguzun edonolako kontaktu, zerbitzu, informazio, zalantza, iradokizun edo erreklamazio eskaerei erantzun bat emateko erabiliko dira.

Halaber, jakinarazi nahi dizugu Labe Goxo-k gure webgunearen bidez emandako informazioa erabili ahal izango duela ikerketak eta estatistika-analisiak egiteko.

Labe Goxo S.L.-k, erabileraren arduradun gisa, beharrezko neurri teknikoak eta antolaketakoak hartuko ditu zuk bidalitako datuen segurtasuna bermatzeko, datuak aldatu edo galdu ez daitezen eta inork baimenik gabe tratatu ez ditzan.

Halaber, datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eta emandako baimena ukatzeko eskubidea duzula adierazten dizugu. Horretarako, legez ezarrita dagoen bezala, eskaera egin behar duzu helbide honetan: Poligono zumartegi osina kalea 3. 20170 - Usurbil.

6. Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren Eskubideak

© Labe Goxo S.L. 2015.

Labe Goxo S.L. da webgune honetako jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titularra, baita webguneko edukiena ere.

Jabetza intelektualari buruzko nazioarteko legeek eta hitzarmenek babesten dituzte web honen testuak, diseinuak, irudiak, datu-baseak, logoak, egitura eta bestelako elementuak. Gune honetako eduki osoaren edo zati baten edozein erreprodukzio, transmisio, egokitzapen, itzulpen, aldaketa, jakinarazpen edo bestelako ustiaketa, edozein modutara egiten dela ere, bitarteko elektronikoak, mekanikoak edo bestelakoak erabiliz, erabat debekatuta dago aurrez Labe Goxo S.L.-ren baimen idatzirik ez badago. Eskubide horiek urratuz gero, dagozkion prozedura judizialak ekar ditzake.

7. Webgunearekiko hipertestu-loturak edo estekak

Labe Goxo-ren gunerako hipertestu-lotura bat (aurrerantzean esteka) jarri nahi duten beste webgune batzuetako erabiltzaileek edo titularrek, sareko estekei buruzko Labe Goxo S.A.-ren arauak bete behar dituzte.

  • Esteka www.labegoxo.com Orri Nagusira edo Hasierara zuzendu ahal izango da soilik, Labe Goxo S.L.-k idatziz berariazko baimena ematen ez badu.
  • Esteka osoa izan behar da: hau da, erabiltzailea http://www.labegoxo.com URL helbidera eraman behar du, eta www.labegoxo.com atariaren orri nagusiak pantaila osoa hartu behar du. Labe Goxo S.L. -k berariaz eta idatziz baimentzen ez badu, lotura egiten duen webguneak ezingo du inolaz ere www.labegoxo.com erreproduzitu, bere webguneko edo bere "frame" baten zati gisa sartu edo "browser" bat sortu www.labegoxo.com webgunearen edozein orrialdetan.
  • Material, informazio edo eduki iraingarriak, lizunak edota legez kanpokoak dituzten webguneei www.labegoxo.com orrira estekak egitea debekatzen die Labe Goxo S.L.-k, baita orokorrean onartutako moralaren, ordena publikoaren edota arau sozialen aurkako edukiak dituztenei ere.
  • Labe Goxo S.L-k www.labegoxo.com webgunera esteka bat egitea nahi duenari gomendatzen dio Labe Goxo S.L. markaren logotipoa erabiltzea esteka ilustratzeko.

Edonola ere, beste webgune batzuek Labe Goxo S.L.-ren esteka izateak, ez du esan nahi Labe Goxo S.L. -k inolako loturarik edo harremanik izan behar duenik esteka jartzen duen webgunearen titularrarekin, ezta Labe Goxo-k webgune edo atari horietako edukia promozionatu, babestu edo gomendatu behar duenik ere.

8. Sartzeko mugak

Labe Goxo S.L. -k edozein garaitan eta inolako aurre-abisurik gabe, edozein erabiltzaileri webgunera edo zatiren batera sartzen ez uzteko eskubidea du.

9. Zuzenbide aplikagarria eta eskumena duen jurisdikzioa

Gune honetako elementuak erabiltzen badira, bertan adierazitako adierazpen legalak onartu behar dira, batez ere, web honi buruzko edozein gatazka bakarrik Espainiako Eskubidearen arabera konpontzeari dagokionez, beraz, Espainiako Epaitegiak eta Auzitegiak eskudun bakarrak izango dira.

10. Baldintza eta ohar hauek aldatzea

Labe Goxo S.L.-k webgune honetan aplikatzen diren baldintzak eta oharrak aldatzeko eskubidea du.